Atal honetan klaseetan zehar egingo diren ariketen deskribapena eta ariketa horien inguruko azalpena bideo baten bidez agertuko dira. Horretarako, hiru toki erabiliko ditugu: eskolako jolastokia, pilotaleku irekia eta polikiroldegiko pilotalekua. Gune bakoitzean aldi jakin baterako jolasak egingo ditugu baina edozein ume edozein gunetara joan daiteke jolastera, hala ere monitoreak egongo dira umeei ze gunetan jarri aholkatzeko:
- ESKOLAKO JOLASTOKIA: (Ariketen bideorik ez)
Bertan 1.go aldiko bi joko egingo dituzte umeek, antzerako egiturak dituztenak hain zuzen ere. Helburua oraindik pilotan jokatzeko gai ez diren umeak pilotarekin erlazionatzen hastea da, eta baita eskua eta pilotaren arteko harremana lantzea:
- Eskubaloi moldatua:
-Elkarrekintza: kolaborazio-oposizioa
-Materiala: "putxigomazko" pelota bat eta bi porteria
-Deskribapena: Bi talde arituko dira elkarren aurka. Eskubaloiaren antzerakoa izango da, baina pelota jaurti beharrean kolpatu egin beharko da. Baloia duenak 5 pausu eman ahalko ditu gehienez eta helburua baloia beste taldearen atean sartzea izango da. Puntua lortzeko areaz kanpotik jaurti beharko da eta atezaina bakarrik sartu daiteke areara.
- 10 paseen jolasa:
-Elkarrekintza: kolaborazio-oposizioa
-Materiala: esku pilotako pilota bigun bat eta eremu markatua.
-Deskribapena: Honetan ere bi talde arituko dira elkarren aurka. Talde bakoitzak bere taldekideen artean paseak egin beharko ditu aurkariak saihestuz eta seinalizatutako eremutik irten gabe. Jarraian 10 pase egiten dituzten bakoitzean puntu bat eskuratuko dute. Jolasa errazte behar izanez gero, puntua lortzeko pase kopurua jaistea eta eremua handiagotzea izango lirateko soluzioak. Zailtzeko kontrakoa.
2. POLIKIROLDEGIKO PILOTALEKUA:
Frontoi hau bi zatitan banatuko da: seitik atzera eta seitik aurrera. Seitik atzera 2.aldikoentzako gunea izango da; eta seitik aurrera, aldiz, 3.aldikoentzako.
2.aldiko gunea (Gune honetako ariketen helburua pilotaren kontrola lantzea izango da gehien bat).
- Sake eta errestoak:
-Elkarrekintza: Kolaborazioa
-Materiala: "putxigomazko" pilota bat eta konoak (eremuak adierazteko).
-Deskribapena: 2 eremu markatuko ditugu kantxan. Sakea eremu batera sartu beharko da eta errestoa bestera, lortzen badute hurrengoak hasierako eremura bota beharko zuen. Horrela huts egin arte.
- Esku biak lantzea:
-Elkarrekintza: Kolaborazioa.
-Materiala: "putxigomazko" pilota bat.
-Deskribapena: Bikoteka jarriko dira. Bikoteko batek pilota hartu eta bota egingo du eta besteak pilota eraman beharko du bi eskuak txandakatuz. Saiatu beharko dira pilota ahalik eta denbora gehien mantentzen jarritako baldintzekin.
3.aldiko gunea (Ariketa hauen helburua aurkaritza lantzea da, besteei tantoa egiteko pilota nola mugitu, nola jokatu... lantzea):
- "Kotxinillo":
-Elkarrekintza: oposizioa hutsa
-Materiala: "putxigomazko" pilota bat.
-Deskribapena: Jolas honetan, partaideek denek denen aurka jolastuko dute. Jokalari bakoitzak 10 bizitza izango ditu jokoa hastean eta jolastutako tantuetan partaide guztiek hartuko dute parte. Tantoa huts egiten duenak bizitza bat galduko du eta nonork tantoa airez egiten badu bizitza bat gehituko die bere bizitzei. Bizitzarik gabe geratzen dena kaleratua izango da.
- "Primi":
-Elkarrekintza: oposizioa hutsa
-Materiala: "putxigomazko" pilota bat.
-Deskribapena: Jolas honetan, denek parte hartuko dute denek denen aurka. Oposizioa denez, ikasle bakoitza saiatu beharko da bere kideak kanporatzen tantoak eginez. Huts egiten duena partidatik aterako da, baina frontisaren horman geratuko da partidan zehar jolasten ari diren jendearen jaurtiketen pilotak hartzen saiatuz. Era honetan pilota hartu ezkero, berriro partidan sartzea aukera izango dute. Azkenean, gelditzen den azkenak hurrengo partidarako bizitza bat gehiago lortzen du.
3. PILOTALEKU IREKIA:
Pilotaleku honetan 3 gune egongo dira baina bi zatitan banatuko dira: batetik, zesta puntan jolasteko eremu bat egongo da, eta bestetik, eskuz jolasteko beste bi. Eremu honetako ariketen helburua eskuzko pilotaz gain erramintaren bat, kasu honetan pala edo zesta, ere probatzea da.
- Palan eta zesta puntan aritzeko eremua:
-Materiala: Bakoitzak sortutako zesta-puntako xistera.
-Deskribapena: Pilotalekuko atzeko partea erabiliko da. Lehenik, zesta puntara jolasten pixka bat ikasteko monitore batek pilota bota eta umeek xisterarekin hartu eta frontisari ematen ahaleginduko dira. Geroago ikasleak binaka jarriko dira eta batek zesta-puntako xistera edukiko du eta besteak eskua erabiliko du. Partida bat balitz bezala saiatu beharko dira aurkariak huts egin dezan. Arauak aurretik eskuarekin jolastuz aipatu ditugunaren berdinak izango dira.
- Eskuzko 4.aldiko eremua:
-Elkarrekintza: Gune guztietan kolaborazio-oposizioko partidak jokatuko dira, normalean binakakoak.
-Materiala: "putxigomazko" pilota bat.
-Deskribapena:
- 1.gunea pilotalekuko erdiko zatia izango da eta bertan bi biren aurkako moldatutako partidua jolastuko da. Esku txarrarekin ematen dionak beste kolpe bat izango du.
- 2.gunea pilotalekuko aurreko zatia izango da, pilota frontisra jaurtiz jokatuko dute eta bertan binakako partida arruntak jokatuko dira, beti ere moldatzeko aukerarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario