BALIABIDE MATERIALAK ETA PRESTAKUNTZA


Gaur egun munduan zehar aurki dezakegun arazo garrantzitsuenetariko bat materialen birziklapena eskasa dela da; hau da, pertsona askoren ustez, etxean erabiltzen ez dituzten material desberdinak ez dute ezertarako balio eta horren ondorioz, alde batera uzten dituzte eta ez dituzte produktu horietatik abantailarik ateratzen.

Resultado de imagen de material reutilizable

Hori dela eta, gure betebeharra materiala birziklatzen ez duten pertsonei behar bezala kontzientziatzea da egunero egiten ari diren akats larri hura ahalik eta behin bukatzeko. Azken finean, konturatu behar gara birziklapenaren bidez, objektuen osagaiak ahalik eta gehien gordetzen direla eta produktu haiek berrerabiliz antzeko edo bestelako produktuak ekoitzi ahal daitezkeela.


Resultado de imagen de material reutilizable


Gaur egun, gure bizitzaren parte diren beste material batzuetatik birziklatutako produktu ugari atera daitezke. Hortaz, bere eskuragarritasunagatik, izaera praktiko eta funtzionaltasunagatik nabarmentzen dira hala nola egunkaria, kartoia, plastikoak, egurraren hondarrak, oihalak…

Bestalde, eguneroko bizitzan zehar material hauek edukitzeaz gain, haiekin sortu nahi diren elementu edo tresna berriak sortzeak garrantzia du.




  • Pilota auto-eraikiak:



Beharrezkoak diren materialak:
  1. Lanazko aria
  2. Gomazko pilota txiki bat (saltokaria)
  3. Guraizeak
  4. Esparadrapoa

Nola egin:


Hasteko, gomazko pilota lanazko ariaz inguratu ahalik eta presio handiena aplikatuz nahi dugun tamaina lortu arte. Ezin bestekoa da ahalik eta estuen inguratzea, bestela, pilotak ez du bote egokirik emango. Ariaz nahi dugun tamaina lortu ondoren, espraradrapo tira fin batzuk moztu eta arizko pilota forratuko dugu esparadrapoz, hau ere ahalik eta tentsio handiena aplikatuz. Azkenik, pilota probatu eta bote egokia duela egiaztatu.



  • Zesta puntako xistera auto-eraikiak:

Beharrezkoak diren materialak:
  1. Artaziak
  2. Kuterra
  3. Detergente bote hutsa
  4. Errotulkia
Nola egin:

Zesta puntako xistera sortzeko pausu bakar batean egin dezakegu. Horretarako, hartutako detergentea hutsik dagoenean, alde zabaletik artazien laguntzarekin ebakiko dugu kurba bat eginez.



No hay comentarios:

Publicar un comentario