Gu Gasteizen jarduera fisikoa eta kirola ikasten ari garen 4 ikasle gara: Oier Villanueva, Juan Sorreluz, Edorta Ormazabal eta Gaizka Uriarte, eta blog hau sortzeko arrazoi nagusia birziklatutako eta autoeraikitako materialaz Euskal Pilota lantzea da.
Gaur egun irakaskuntza esperientziak erakusten digun nola gure eskura ditugun objektu edo material desberdinei esker Gorputz Hezkuntzako edukiak garatu daitezkeela; hala nola (oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak, egoera fisikoa, koordinazioa, oreka ...). Horren ondorioz, saio honen atal nagusia 12-16 urte bitarteko gazteekin birziklatuz autoeraikitako materialak sortu, eta hauekin euskal pilotako saio ludiko eta dibertigarri bat aurrera eramatea da. Saio honetan adin tarte horretan sartzen den edozein gazteek hartu dezakete parte (berdin du pilotan duten maila), garrantzitsuena parte hartzea eta zerbait desberdina probatu eta ikastea da bilatzen duguna.
Kirolean zehar ariketak prestatzeko edo ariketetan zehar erabilitako materiala sortzen diru kopuru handia eta jendearen esfortzu ikaragarria erabiltzen denez, guk, JFKZ-ko ikasleak arazo hau konpontzeko helburu batzuk proposatu ditugu:
- Birziklatzea erabilitako zerbait, berriz ere erabili edo baliatu ahal izateko, eraldatu edo egokitzea da. Hori dela eta, material autoeraikia eta birziklatua garrantzi handia dutenez, Blog honekin erakutsi nahi duguna irakurle guztiei aurretik hondakin gisa kontsideratzen zituzten materialak manipulazio edo aldaketa arin baten ondoren, benetan errentagarriak bihurtu daitezkeela Gorputz Hezkuntzaren arlo desberdinetan irakaskuntza-ikaskuntza saioak prestatzeko.
- Bestalde, gure taldearen helburua Euskal Pilota gizarteko esparru guztietara helaraztea da. Honi esker, Euskal Pilotari buruz adimen gutxiko pertsonek informazio gehiago lortuko zuketen eta momentu dibertigarri bat pasatzea zin egiten dizuegu.
Blog hau idazteko informazio iturri ugari eta desberdinak erabili dituzte eta erreferentziak gaineratu dituzte blogean. Testua nahiko argia da eta ulertzeko erraza grafikorik ez dagoen arren. IkT-ei dagokienez bideoak argazkiak eta audioak aurkitu ditzakegu. Atal desberdinak ongi bananduta daude eta erraza egiten da bloga jarraitzea. Akats txiki batzuk aurki daitezke baina oso gutxi.
ResponderEliminarSarrera garbi bat aurki dezakegu blog honetan baita saioaren helburuak ere. Instalazio desberdinen inguruan argazki eta azalpenal aurki ditzakegu. Sortutako materialak aurkezten dituzte eta bideoak daude nola sortzen dituzten erakusteko. Ariketak nahiko ongi azalduta daude eta saioaren dinamika argi geratzen da, gastuak ongi zehaztuta daude gainera.
Pablo Olaizola, Hezuntza eta kirol fakultatea 1go maila
Helburuak zehaztasunez azaltzen dira eta aurkezpena osatua da. Nahiko ondo dago azalduta materialak nola egin, eta bideo desberdinak erabili dituzte ulergarriagoa izateko. IKT tresnen erabilera ona egin dute, bideoak ariketa eta materialen sorrerarako eta argazkiak ere jarri dituzte, eta gehienetan 4 taldekideak ageri dira.
ResponderEliminarAriketak oso ongi azalduta daude. Blogaren diseinuari dagokionez ez da oso erakargarria baina ongi antolatua dago. Ortografia aldetik nahiko ondo.
Haritz Hernandez, Hezkuntza eta kirol fakultatea 1go maila.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
ResponderEliminar•Datuak lortzeko hainbat informazio iturri erabili dituzte, haien artean, 3 artikulu, 2 web orri eta you tubeko bi bideo.
•Testua argitasunez azaltzen da.
•Hainbat bideo agertzen dira materialak eta ariketak nola egiten diren azalduz. Horrez gain, behar diren materialen argazkiak agertzen dira.
•Aurkezpena ondo dago antolatuta, informazio bakoitza dagokion tokian jarri dute.
•Materialak eraikitzerakoan ikus daiteke bakoitza material batez arduratu dela. Ariketetako bideoetan ere parte hartzaile guztiak agertzen dira.
•Hizkuntzaren aldetik, testu ulerkorra da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
•Egiten duten sarrera argia eta egokia da.
•Topaketaren justifikazioa ageri da.
•Materialak eraikitzeko prozedura idatziz zein bideoz egin dute.
•Egingo dituzten ariketak azaldu dituzte, bai bideoz, bai idatziz.
•Topaketa hau aurrera eramateko, beharrezko materialak lortzeko beharrezkoa zuten diru kantitatea zehaztu dute.
•Gif-ak erabili dituzte blogean zehar eta gaiarekin zerikusia dute. Gainera, aipagarria da behar diren materialak lortzeko, non eskuratu ditzakegun esan digutela.
Zuriñe Fernandez Bolzoni, JFKZ 1.maila
Paul Elorza, jfkz lehenengo maila
ResponderEliminarKaixo lagunok! Lehenik eta behin esan beharra daukat zuen lana oso ona iruditu zaidala. Ideiak egoki ordenatuta daude eta orokorrean blogaren diseinua oso interesgarria da. Atal bakoitza egoki landu duzue eta sakontasun handia erakutsi duzue.
EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK
1.Talde honek informazio iturri zuzenak erabili izan ditu eta hauek zuzenak izan dira. Gainera, hauen erabilera ez da apaingarria soilik izan, izan ere, informazio iturri hauek erabili izan dituzte blogeko hainbat ideia aurrera eramateko.
2. Testuak, eta orokorrean bloga, oso ondo ordenatuta daude. Ez dago betelanik, eta testuen garapena multimedia metodo ezberdinez dago lagunduta, honen irakurpena errazagoa eginik.
3. IKT resnei dagokienez, irudi, bideo eta beraiekin komunikatzeko baliabiabideak eskaintzen dituzte. Bideoei dagokioenez, hauek argiak eta oso dinamikoak dira.
4. Bloga oso erakargarria da eta egoki ordenatuta dago.
5. Taldekideen parte hartzeari dagokionez, hauen presentzia ikus dezakegu multimedia elementu orotan.
6. Hizkuntza oso aberatsa eta akats ortografiko gutxi, edo ezere dago
EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
1. Ariketen diseinua eta azalpena oso egokia iruditu zait 12-16 urte bitarteko gazteentzat. Edonork uler ditzake, eta gainera, elkarrekintza, oposizio… egoerazkoak diren dago azalduta
2. Saioaren trasfondoa eta helburu pedagogikoak oso landuak iruditu zaizkit. Izan ere, sarrera atalean azalpen luze eta garbi bat ikus dezakegu hauen inguruan. Gainera, birziklatzeari buruzko justifikazio eta zergatiak ere idatzi dituzte,
3. eta 4. Materialen egite prozesua oso argi dago azalduta. Internetetik nahiz beraiek eginiko bideoak egin dituzte. Instalazioei dagokienez ere, ongi ezarrita dago non gauzatuko den saioa, inolako zalantzarik utzi gabe.
5. eta 6. Saioa ederki garatuta dago eta oso dinamikoa iruditu zait
7. Aurreikusitako gastuak daude, eta hauek errealak dira
Blog interesgarria! Bertan sartu eta lehenengo orrian ageri dena, sarrera orokorra da. Honetan, era egokian kokatzen duzue irakurlea, zuei buruzko informazioa emateaz gain, saioaren helburu zein nondik norakoak azalduz. Behar bada, interesgarria izango litzateke atal bereizietan adierazi izana zuen informazio eta saioaren nondik norakoa/zergatiak. Honela, erraxagoa da informazioaren antolakuntza. Bestalde, material birziklatua erabiltzearen zergatia ondo jorratu duzuela deritzot, baina saioaren balio pedagogikoetan behar bada posible litzake pixkat gehiago sakontzea, artikulurik edo baliatuz? Asko gustatu zaizkit beste atal guztiak ere. Materialaren prestakuntzarako bideoak erabili dituzue, bat zuena eta bestea hartutakoa. Denboraz, polita litzaken biak zuenak izatea. Baliabide ekonomikoetan, balio gutxiko materiala erabiliko duzuela azaltzeaz gain, instalazioaren erabileraren edo beste material batzuen kostua falta dela uste dut. Baina, oso polita iruditu zait ordaintzeko arazoak dituzten familiak azpimarratu izana eta hauekiko idatzia egin izana. Istalamenduaren eta saioko dinamika eta ariketen adierazpena gustuko dut. Bideo ugari erabili dituzue, ulergarriak gainera! Amaitzeko, interesgarria iruditu zait elkarrizketa irakasle bati egin izana. Bertatik ateratako ondorioak saioan zehar nola erabiliko dituzuen azpimarratzea garrantzitsua iruditzen zait. Estetikoki, blog polita dela deritzot; zuen argazkia, atzeko irudia, instalazioena…., egokiak dira, gainera, 3 artikulu atxikitu diguzue. Kontuz! ataletako batean, “elkarrizekta” jartzen du, “elkarrizketa” beharrean! Horrelako akats txiki batzuk identifikatu ditut, baina orokorrean ondo aberats dago idatzita dena. Saio polita!
ResponderEliminarIrati Etxebarrieta Altuna- JFKZ 1.maila.
Kaixo gaztek! Lan polita!
ResponderEliminarPrestaturiko blogari berezko lana eskaini diozuela ikusten da! Saio egokia landu duzue, proposaturiko adin taldearentzat. Material aproposa bilatu duzue harekin lan egiteko, eta baita modu xinplean ere! Elkarrizketan ere bideo bat jarri duzue, lagungarri izanez. Guztira lan ona egin duzuela argi ikusten da, zorionak!