miércoles, 20 de noviembre de 2019

SARRERA

Gu Vitorian jarduera fisikoa eta kirola ikasten ari garen 4 ikasle gara: Oier Villanueva, Juan Sorreluz, Edorta Ormazabal eta Gaizka Uriarte, eta blog hau sortzeko arrazoi nagusia birziklatutako eta autoeraikitako materialaz Euskal Pilota lantzea da.







Gaur egun irakaskuntza esperientziak erakusten digun nola gure eskura ditugun objektu edo material desberdinei esker Gorputz Hezkuntzako edukiak garatu daitezkeela; hala nola (oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak, egoera fisikoa, koordinazioa, oreka ...). Horren ondorioz, saio honen atal nagusia 12-16 urte bitarteko gazteekin birziklatuz autoeraikitako materialak sortu, eta hauekin euskal pilotako saio ludiko eta dibertigarri bat aurrera eramatea da. Saio honetan adin tarte horretan sartzen den edozein gazteek hartu dezakete parte (berdin du pilotan duten maila), garrantzitsuena parte hartzea eta zerbait desberdina probatu eta ikastea da bilatzen duguna.


Resultado de imagen de pelota vasca niños


Kirolean zehar ariketak prestatzeko edo ariketetan zehar erabilitako materiala egiten diru kopuru handia eta jendearen esfortzu ikaragarria erabiltzen denez, guk, JFKZ-ko ikasleak arazo hau konpontzeko helburu batzuk proposatu ditugu:


- Birziklatzea erabilitako zerbait, berriz ere erabili edo baliatu ahal izateko, eraldatu edo egokitzea da. Hori dela eta, material autoeraikia eta birziklatua garrantzi handia dutenez, Blog honekin erakutsi nahi duguna irakurle guztiei aurretik hondakin gisa kontsideratzen zituzten materialak manipulazio edo aldaketa arin baten ondoren, benetan errentagarriak bihurtu daitezkeela Gorputz Hezkuntzaren arlo desberdinetan irakaskuntza-ikaskuntza saioak prestatzeko.




- Bestalde, gure taldearen helburua Euskal Pilota gizarteko esparru guztietara helaraztea da. Honi esker, Euskal Pilotari buruz adimen gutxiko pertsonek informazio gehiago lortuko zuketen eta momentu dibertigarri bat pasatzea zin egiten dizuegu.