Gu Vitorian jarduera fisikoa eta kirola ikasten ari garen 4 ikasle gara: Oier Villanueva, Juan Sorreluz, Edorta Ormazabal eta Gaizka Uriarte, eta blog hau sortzeko arrazoi nagusia birziklatutako eta autoeraikitako materialaz Euskal Pilota lantzea da.
Gaur egun irakaskuntza esperientziak erakusten digun nola gure eskura ditugun objektu edo material desberdinei esker Gorputz Hezkuntzako edukiak garatu daitezkeela; hala nola (oinarrizko trebetasunak eta gaitasunak, egoera fisikoa, koordinazioa, oreka ...). Horren ondorioz, saio honen atal nagusia 12-16 urte bitarteko gazteekin birziklatuz autoeraikitako materialak sortu, eta hauekin euskal pilotako saio ludiko eta dibertigarri bat aurrera eramatea da. Saio honetan adin tarte horretan sartzen den edozein gazteek hartu dezakete parte (berdin du pilotan duten maila), garrantzitsuena parte hartzea eta zerbait desberdina probatu eta ikastea da bilatzen duguna.
Kirolean zehar ariketak prestatzeko edo ariketetan zehar erabilitako materiala egiten diru kopuru handia eta jendearen esfortzu ikaragarria erabiltzen denez, guk, JFKZ-ko ikasleak arazo hau konpontzeko helburu batzuk proposatu ditugu:
- Birziklatzea erabilitako zerbait, berriz ere erabili edo baliatu ahal izateko, eraldatu edo egokitzea da. Hori dela eta, material autoeraikia eta birziklatua garrantzi handia dutenez, Blog honekin erakutsi nahi duguna irakurle guztiei aurretik hondakin gisa kontsideratzen zituzten materialak manipulazio edo aldaketa arin baten ondoren, benetan errentagarriak bihurtu daitezkeela Gorputz Hezkuntzaren arlo desberdinetan irakaskuntza-ikaskuntza saioak prestatzeko.
- Bestalde, gure taldearen helburua Euskal Pilota gizarteko esparru guztietara helaraztea da. Honi esker, Euskal Pilotari buruz adimen gutxiko pertsonek informazio gehiago lortuko zuketen eta momentu dibertigarri bat pasatzea zin egiten dizuegu.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarAsier Martinez de Lagos
ResponderEliminarBlog-a osatzeko orduan hainbat artikulu erabili dituzte eta gainera elkarrizketa bate gin diote aditu bati gai honen inguruan.
Testua ondo ordenatua dago baina zertxobait astuna iruditu zait web batentzako: gehiegi idatzita.
IKT teknika menperatzen dituztela ikusten da, zenbait bideo, irudi eta audio sartu dituztelako.
Blogean zehar ibiltzea oso erraza da eskumako aldean duten leihatilen bitartez.
Hasteko, lan ona egin duzuela iruditu zait!
ResponderEliminarDatuak jasotzeko iturri desberdinak eta ugari erabili dituzte; hala nola, bideoak, web-orriak eta artikuluak. Gainera erreferentziak bertan gaineratu dituzte.
Aurkezpena egokia izan da, zehaztasuna eta txukuntasuna une oro zaintzen.
IKT-tresna desberdinak erabili dituzte, hala nola, bideoak, GIF-ak, argazkiak eta audioa.
Blogaren diseinua oso erabilterraza, argia eta ordenatua izan da.
Hizkuntzaren aldetik, nahiko aberatsa eta zaindutako ortografia izan dute.
Sortu dituzten ariketak egokiak dira 12-16 urteko ikasleentzat.
Materialen gastuak ondo azalduta daude eta aipatu beharra dago garrantzi oso handia eman diotela birziklatzeari. Horregatik gastuak oso txikiak izan dira eta guraizeak, adibidez, ez dituzte erosiko, etxetik eramango dituzte.
Ez dituzte ariketen irudi-grafikoak jarri; hala ere, ondo azalduta daude.
Zorionak, oso lan ona, mutilak!
Ane Amuchastegui, JFKZ 1.maila
ResponderEliminar-Informazio iturri ugari erabili dituzte, hainbat artikulu eta elkarrizketa bat barne. Informazio iturrien erreferentziak ondo idatzi daude eta zuzenak dira.
-Topaketaren heñburua argi adierazten da eta baita ariketa bakoitzarena ere.
-IKT-en erabilera egokia da, argazkiak eta bideoak jarri dituzte, baita estekak ere. Hala ere komenigarria izango litzateke izen emateari buruz informazio gehiago ematea: inprimaki bat jarriz edo e-mailaren bitartez.,
-Blog-a ordenatua da eta erraz aurkitu daiteke informazioa. Txukuntasuna eta argitasuna nabaria da Blog osoan zehar.
-Talde lan dela ikusten da, taldeko partaide guztiak agertzen direlako bideo eta argazkietan.
-Orografia akats batzuk dauden arren, hizkuntza aldetik zuzena eta erakargarria da.
ResponderEliminarInformazio iturri ugari erabili dituzte, artikulu batzuk eta gainera elkarrizketa bat. Topaketaren helburua argi dago. IKT-tresna desberdinak erabili dituzte, hala nola, bideoak, GIF-ak, argazkiak eta audioa, hala ere ariketetan irudi grafikoren bat lagungarria izango litzateke bloga erakargarriegoa egiteko. Garrantzi asko eman dioete birziklatzeari eta hori eskatzen ziguten puntu garrantzitsu bat zen. Blog-a ordenatua da, txukuntasuna aipagarria da. Oso ondo dago.
Nora Sarriegi Galdos
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dira.
• Testua ordenatua dago eta era argian idatzia dago.
• Bideoak eta argazkiak era egokian erabili dira.
• Blogaren diseinua garbia eta erabiltzeko erraza da.
• Txertatutako bideoetan partaide desberdinak agertzen dira bertan.
• Hizkuntzaren aldetik, idaztia erakargarria eta argia da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarreran argi azaltzen da nori zuzenduta dauden ariketak.
• Saioaren helburua sarreran azaltzen da.
• Praktikarako lekua zein den eta non dagoen ondo azalduta dago.
• Sortutako materialak eraikitzeko prozedurak ondo azaltzen dira.
• Saioaren helburuak, ariketen deskribapenak eta saioaren dinamika ondo adierazi dute.
• Aurreikusitako gastuak ere ondo azaldu dituzte, baita erreferentziak ere.
Xabier Garmendia - JFKZ 1.Maila
Ebaluazio irizpidea:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte.
Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira, zuzenak
dira eta testuan aipatu dira.
- Aurkezpena argia da. Testua ordenatua dago, zehaztasunez
idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
-IKT-tresnen erabilera agertzen da. Materliaren sorkuntza eta
ariketa ongi azalduta daude bideoen bidez.
- Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua.
Atal guztiak ditu.
- Kolaborazio lana. Bideoak agertzen dira eta taldekide guztiak
agertzen dira
- Bloga nahiko ongi idatzita dago.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Bloga oso ongi dago. Saioaren helburua eta dinamika ongi
azalduta daude. Gainera, ariketak oso egokiak dira 12-16 urteko
umeentzako. Horretaz gain, materiala egiteko kostuak aipatu
dituzte.
Aitor Urrutia Oraien, Kirol fakultatea 1. maila
Hasteko lan oso ona egin duzutela iruditu zait, aurkezpen ona eta ondo antolatua egin duzutela uste dut. Bideoak eta argazkiak oso ondo daude azalduta eta ongi zehaztu duzute ariketen helburua.
ResponderEliminarMartin Zamakola